XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egunak joan, egunak etorri, azkenean itzuli egin zen zorra ordaintzera.

Ostalaria kontuak egiten hasi zen, bazirudien oso kontu konplikatua zela.

Gazteak, kezkaturik, galdetu egin zion:

- Esaidazu zenbat zor dizudan oilo harengatik.

Zer dela eta, ari zara amaigabeko kontu hori ateratzen?

Ostalariak keinu bat egin zion gazteari bere kontuak nahas ez zitzan.

Ostalariak kontua amaitzean, mutila harritu egin zen izuturik: jandako oiloaren prezioa ohizkoa baino ehundaka aldiz garestiagoa zen.

- Nola balio lezake hainbeste oilo batek? - galdegin zuen gazteak.

- Jakina balio duela hori dena!

Atera itzazu zeuk kontuak: nire oiloa jan izan ez bazenu, zenbat arraultza jarriko zituzkeen?

Zenbat oilasko atera arraultza horietatik?

Eta oilandek handitzean, zenbat arraultza jarri?...

Ostalaria amaierarik gabeko azalpenak ernaten hasi zen, eskuetan txanpon batzu zituela.

- Ikus dezakezunez - zioen - , ez dut hutsik egin.

Gazteak ezin zion amorruari eutsi:

- Hori ez da komertzioa!

Hori iruzur bat besterik ez da!

Ez dizut emango dirua!

Mutilak dirurik eman nahi ez ziola ikustean, zera esan zuen ostalariak:

- Ederki, goazen meskitara auzi hau konpontzera!

Gazteak, orduan, irmoki erantzun zion: (...).